XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
10.2.- ARRAIN KONTINENTALAK:Arrainen taldea izango da, babes juridikoari dagokionez, arretarik gutxien jaso izan duen ornodun-multzoa.
Gaur egun, populazio-estatusa kili-koloka duen makina bat espezie dago, ibaien egoera tamalgarriaren ondorioz batez ere eta, horrez gain, itsasertzaren egoeraren eta ornodun-talde honek jasan ohi duen presio etengabearen ondorioz.
Espezieei ur gezatako izaera eman ala ez erabakitzerakoan ez da zalantzarik falta izan.
Talde horretan sartu ez direnen artean
Baliteke ibairen batetan zamorik egotea, baina aipamen fidagarrien ezean ez sartzea erabaki dugu; lupinari dagokionez itsas espezietzat hartu dugu.
Korrokoia eta platuxa bezalako arrainak ere itsasoaren eragin nabarmena duten ibai-zatietan bizi dira, batzutan ibaian gora zenbait kilometrotan zehar joan arren.
Kodaka, izokin arrunta, amuarraina (itsas migratzailea den morfoa, itsas amuarraina deritzaguna) eta aingira espezie migratzaileak dira, haien bizi-zikloaren zati bat ur gezatan eta bestea itsasoan garatzen baitira.
Era berean,
Bestalde, izokin arrunta (ibaietako uratan soilik), kodaka eta mendi-barboa